- ekitaldia hau amaitu da.
Pelax + Lamiak
2022-02-11 @ 22:30 - 23:59
Kontzertua
Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea. 2019an argitaratu zuten Itsuen aroa izeneko lehen diskoa. Iaz, berriz, Eskerrak lana eman zuten.
Unai pelato Pelax-ek, berriz, bluesa, rocka eta progresiboa lantzen ditu. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. 2014ko martxoan bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak. 2019an argitaratu zituen izenik gabeko hirugarren eta laugarren diskoak.