Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Joseba Sarrionandia, Habanako gaukariez

Aiete Kultur Etxea (Donostia)

Literatur solasaldia Korrika Kulturalaren programazioaren barruan, Joseba Sarrionandia euskal idazlea izango da solaskide, haren 'Habanako gaukariak' liburuen inguruko saioan. Solasaldiaren aurretik, Korrikaren historia biltzen duen [...]

‘Bertsolaritza eta idazleak’

Bidebarrieta liburutegia (Bilbo)

Hitzaldia Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren baitan, Bertsolaritza eta idazleak hitzaldia emango dute Onintza Enbeitak eta Jon Maiak, Yolanda Mendiola moderatzaile dutela.

‘Lehendakari gaia’

Nafarroako Antzerki Eskola (Iruñea)

Antzerkia Begoña Bilbaok zuzendu ditu Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga Ramon Madaularen lanaren egokitzapen honetan. Sinopsia: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken [...]

‘Ombuaren itzala’

Tafallako kulturgunea

Aurkezpena Ombuaren itzala proiektuaren aurkezpena, Patxi Bisquerten eskutik. Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzari buruzko filma da proiektua.  Ordua: 19:00 Lekua: Kulturgunea Protagonistak: Patxi Bisquert

Bertsoak Mungian

Torrebilela Kultur Etxea (Mungia)

Bertso saioa Bertsolariak: Onintza Enbieta, Mikel Goiriena, Ibai Amillategi eta Izaro Bilbao. Gai-jartzailea: Ibon Larrazabal. Korrika Kulturalaren barruan.

Txiki(he)tero Fest, Aretxabaletan

Urbaltzeko plaza (Aretxabaleta)

Bertso saioa Josune Aramendi, Maider Arregi Markuleta eta Eli Pagola Txiki(he)tero fest saioan ariko dira.

Bertsoak Arratian

Lasarte Aretoa (Igorre)

Bertso saioa Arratia BHIko ikasleen, Galiziako regueifeiren eta Catalunyako glosadoreen arteko elkartrukea egingo dute.  Bertsolariak: Arratiako Bertso-Eskola, Onintza Enbeita eta Maialen Lujanbio

‘Album’

Bilborock (Bilbo)

Antzerkia BLV –ART jaialdiaren  barruan emango dute egungo gazteei ezarritako etiketei buruzko lan hau. Formol Laborategiaren obraren sinopsiak hala dio: “Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu [...]

‘AMAraun’ (estreinaldia)

Gurea Antzokia (Villabona)

Ikuskizuna Oihana Iguaran bertsolari eta dantzariak eta Amaiur Luluaga dantzariak sortu dute amatasunaren inguruko hausnarketa hau, musika, bertsoa eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna.

Dei

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteiz)

Kontzertua Aitzol Urkiza eta Iñigo Bravo mutrikuarrek iaz ekin zioten Dei taldearen ibilbideari, gitarra akustikoak eta pianoak lagunduta, pop-rock kutsuko abestiekin.