Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Album’

2022-04-07 @ 19:00 - 20:00

Antzerkia

BLV –ART jaialdiaren  barruan emango dute egungo gazteei ezarritako etiketei buruzko lan hau. Formol Laborategiaren obraren sinopsiak hala dio: “Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da”.

Edurne Azkarate da obraren zuzendaria; Intza Alkain eta Mikel Ibarguren arituko dira aktore lanetan.

.

Xehetasunak

Data:
2022-04-07
Ordua:
19:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Bilborock (Bilbo)