Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Jon Maia

Muxikebarri antzokia (Getxo)

Kontzertua Kantu bat gara disko-liburua aurkeztuko du Jon Maiak Muxikebarrin. 30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso ditu lan horretan [...]

Txomin Artola

Kotxepin Kultur Etxea (Lemoa)

Kontzertua Ez Dok Amairu kolektiboaren ondorengo euskal kantari eta musikaririk ezagunenenetakoa da Txomin Artola. Emari handikoa, bakarkako lanak eta beste hainbat musikarirekin izandako elkarlanak uztartu [...]

Bertsoak Trapagaranen

Lauaxeta plaza (Trapagaran)

Bertso jaialdia Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue bertsotan arituko dira Lauaxeta plazan, Idoia Anzorandiak jarritako gaiei erantzunez.

‘Etxepare, jaldi hadi batura’

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteiz)

Liburu aurkezpena Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae klasikoko bertsoak batura ekarri ditu Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura lanean. Liburuaren aurkezpena egingo du 19:00etan Gasteizen. [...]

‘Luze edo motz’

Biltxoko Elkartea (Baiona)

Antzerkia Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen ikuskizun honetan generoa egiten da gogoeta, umoretik, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.

Felipe Juaristi

Intxaurrondoko Kultur Etxea (Donostia)

Poesia musikatua Juan Ramon Unamuno gitarra joleak musika jarriko dio Felipe Juaristiren poesiari, egilea bertan dela, Literatura Plazara solasaldi sortaren barruan.

‘Bilbon dabil Gabriel Aresti’

Azebarri (Getxo)

Liburu aurkezpena Karmelo Landak idatzi du Bilbon dabil Gabriel Aresti, BilbaoArten diseinatu eta maketatua, Erroa argitaletxeak argitaratu du Bilboko Udalarekin lankidetzan, Gabriel Aresti Kultur Elkartearen [...]

‘Lazunak azkazaletan’

Garoa liburudenda (Zarautz)

Poesia errezitaldia Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute idazleak berak eta Aner Peritzek.

‘Nikole bijotzekua’

Anguleri kultur etxea (Larrabetzu)

Literatur solasaldia Sabino Aranaren emazte izan zen Nikolasa Atxikallenderen biografia da Nikole Bijotzekua. Urtez urte haren inguruan eraiki den “irudi faltsua” deseraikitzeko eta aitortza egiteko [...]

Bertsoaroa Katakraken

Katakrak Liburuak (Iruñea)

Bertso saioa Haira Aizpurua Ibargarai, Ekain Alegre, Naia Arrizabalaga, Beñat Astiz, Gorka Pagonabarraga eta Ekhiñe Zapiain Arlegi bertsolari gazteak Katakraken arituko dira 19:00etatik aurrera, Bertsoaroa [...]

Bertsoak Bilbon

Errondo auzo etxea (Deustu)

Bertso saioa Amets Arzallus, Alaia Martin eta Jone Uria Albizuri bertsolariak kantuan arituko dira Deustuan, Deustuko Bertso-Eskolako kideek jarritako gaiei erantzunez. Antolatzailea: Berbaizu Euskara Elkarte.

‘Francoren mende kantatzen genuenean’

Martin Ugalde Kultur Parkea (Andoain)

Liburu aurkezpen musikatua Colette Larraburuk idatzi du Francoren mende kantatzen genuenean. Larraburuk berak eta Peio Etxeberri-Aintxart editoreak liburuko hainbat pasarte irakurriko dituzte, eta euskal kantagintza [...]