- ekitaldia hau amaitu da.
‘Kax kax kax’
2022-02-21 @ 19:30 - 20:30
Musika + literatura
Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera. Kax-kax-kax! Nor da? Urak apurtu eta banator mundura. Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza ba? Ateen segida. Batzuk zabaltzen dira, beste batzuk ez, zabaldu arren batzuetan, atalasean geratzen gara, ezin ausartuta. Kax-kaxkax! Nor da? Atea igarotzera goaz baina oina geratzen zaigu atrapatuta. Ate birakariak zer dira ba? Behin eta berriro kontatzen diren txisteak. Kax-kax-kax edo kar-kar-kar? Atea jo dut eta ireki egin da. Nor da? Barrutik ari nintzen deika.
Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu. Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu?