Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Filosofiatik ezabatutako emakumeak hizpide

2022-02-22 @ 18:00 - 20:00

Aurkezpen hitzaldia

Emakumeek filosofiaren alorrean egin duten ekarpena ezkutuan egon da eta curriculumetik ezabatua izan da. Curriculum berdinzaleagorako bidea urratu nahian antolatu zuten Agora Filosofia Elkarteak eta EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateak Filosofiatik ezabatutako emakumeak ikastaroa UEUrekin. Orduko hitzaldi eta mahai-inguruetan bildutako mamia dakar Jakin aldizkariaren 248-249. ale bikoitzak. Ale hori aurkeztuko dute Bira kultur gunean Xabier Eizagirrek eta Maitane Nerekanek, 18:00etan. Segidan, arte garaikidearen eta filosofiaren arteko harremanari buruz arituko da Garazi Pascual, Baina hori… artea al da? hitzaldian.

 

Xehetasunak

Data:
2022-02-22
Ordua:
18:00 - 20:00
Ekitaldi kategoria:
, , , , ,

Egoitza

Bira Kultur Gunea (Bilbo)