- This event has passed.
‘Gu primer!’
2022-01-21 @ 20:30 - 21:30
Antzerkia
Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorritik jokatzen dituzte Gu primer antzezlaneko rolak. Sinopsia: Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri da Nerea, eta programa bat prestatu du bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute, non beren errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak.
Tolosako Leidorren emango dute obra, 20:30ean hasita.