Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Sexberdinak’ (estreinaldia)

2022-01-21 @ 20:00 - 21:00

Antzerkia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nikok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. Horixe Sexberdinak, Tantaka konpainiaren ekoizpen berria. Telmo Iruretak Kepa Errastirekin batera idatzia, Mireia Gabilondok zuzendua eta Iruretak berak eta  Aitziber Garmendiak haragiztatuta. Arrrigoirriagako Euskaldun Berrian estreinatuko dute, 19:00etan.

Xehetasunak

Data:
2022-01-21
Ordua:
20:00 - 21:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Euskaldun Berri a erakusketa gela (Arrigorriaga)