06. SOKAK ETA PASILLOAK

Ez gatoz Paristik
Ez gatoz Paristik
06. SOKAK ETA PASILLOAK
/

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute.

Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da.

Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita.

Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

Iritzia, Txuma Murugarrenek.

Elkarrizketatuak, Amaia Agirre, Unai Elorriaga eta Iratxe Retolaza.

ZUBI-MUSU BAT, Andoni Tolosa Morau-k, Juan Luis Zabalaren Urrunaren maitez poema musikatuz.

HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Arrizabalagak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.

Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.

Entzun dituzu, Txost! taldearen Txori akademikoa; Joserra Senperenaren Ez dut bat buena egiten; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Beleren Oilo ipurdia; Barañaingo Alaitz ikastetxeko ikasleen Protesta bertsoak; Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxeko ikasleak, Haria, mataza, loria kantarekin sokasaltoan; Jabier Muguruzaren Dodoa; Anariren Aintzinako bihotz; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Odolkiak Ordainetan taldearen kantu homonimoa; eta Habiaren Dilun dulun dan.

Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.

Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.

Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.