05. SARA

Ez gatoz Paristik
Ez gatoz Paristik
05. SARA
/

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz?

Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek?

Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde?

Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak?

Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

Iritzia, Iñigo Martinez Peñak.

Elkarrizketatuak, Xabier Alkiza, Lorea Argarate eta Yurre Ugarte.

ZUBI-MUSU BAT, Don Inorrezek, Jon Benitoren Lagun Minak liburuko pasarte bat musikatuz.

HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Amagoia Gurrutxagak eta Erika Olaizolak lokutatuta.

Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.

Entzun dituzu, Richard Wagnerren Walkirien Kabalkada (bariofono izeneko tresna mekaniko bidez 1932an grabatua), Pettiren Helduentzako sehaska kanta II, Las Tea Partyk egokitutako Zea Maysen Elektrizitatea, Gailuren Mongoloid, Palmenia Pizarroren El Porcentaje eta Nakarren Garaia Harri.

Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.

Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.

Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.