Hizkuntza politikaren zentzua

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika alorreko arduradun ohi eta unibertsitate irakasle zenbaitek argitaratutako Zentzuzko hizkuntza politika baten alde artikuluari erantzun dio Xabier Isasi EHUko irakasleak Berria egunkarian. Hala dio bertan, besteak beste: “Gure adituen zentzuzko hizkuntza politika gurpil zoroaren antzekoa da: euskara hizkuntza gutxitua da, egoera soziolinguistiko makurrean dago, hiztunak sakabanaturik eta erabilera urrikoa; hori horrela, egoera horren neurriko hizkuntza politika egin behar da euskara hizkuntza gutxitua izateko, egoera soziolinguistiko makurrean egoteko, hiztunak sakabanatuta bizitzeko eta erabilera urriko hizkuntza izateko”.