Ipar Euskal Herriko eskola publikoak sail elebiduna izatera derrigortuko dituen Molac legea onartu berritan, lege horrek izan ditzakeen ondorioez idatzi du Mikel Ibarguren idazleak Gara egunkarian: “Euskarak ez du ondare immaterialean erregistratutako hizkuntza zahar eta galduen iragan ederretsia behar, geroa behar du. Geroa gure identitatea eraikitzen joateko”.