LANARTEA elkartearen Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emaitza nagusiak aurkeztu dituzte Donostian. Inkesta horrek hainbat datu argigarri eman ditu, elkartearen galdetegiei erantzun dieten 245 artistei esker. «Badakigu ez garela batere bereziak, beste kultura guztietan ere gertatzen dela. Horrek ez du gure prekarietatea arintzen, baina. Badakigu, gainera, hizkuntza subordinatu bat dugula lanabes, eta, ondorioz, gure kultur sistema ere subordinatua dagoela. Faktore hori erdigunean jartzen ez duen kultur plan, programazio, laguntza sistema, ekimen orok bazterrera bidaltzen gaitu, beraz», salatu dute lanarteakideek.
Gehiago‘Euskal sorkuntza larrialdian’, Euskararen Egunerako aldarri bat
Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldietan euskarazko kulturaren eta kultura euskaraz egiten dugunon aldeko aldarria jotzera deitzen du LANARTEA elkarteak. Nola? Ekitaldiotan kopla sorta hau irakurriz edo kantatuz.
Gehiago