Views Navigation

Event Views Navigation

Today

‘Hondamendia’

Leitzako Herri Aretoa

Antzerkia Axut! eta Artedrama konpainiek sortutako obra. Pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren hondamendi bikoitzetik abiatzen da, 2020ko otsailetik 2022ko otsailera arteko kontakizuna eginez.Zuzeneko musikaz, bideoz eta [...]

Ruper Ordorika

Legorretako Herri Antzokia

Kontzertua Amour eta toujours diskoa aurkeztuko du musikariak, bere banda lagun.

Joseba Irazoki eta Lagunak + Petti

Bonberenea (Tolosa)

Kontzertua Hamabi hatz-beteko EPa argitaratu berri dute bi erraldoi hauek: Split. Bertan dago Suzanne Vegaren Luka ezagunaren bertsioa, besteak beste. Diskoa aurkeztuko dute Bonberenean. https://www.youtube.com/watch?v=ze_BIpXThio&t=25s

‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’

Urkabustaizko Antzerkia

Antzerkia Elzeard Bouffier artzaina Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko [...]

Bertsoak Soraluzen

Soraluzeko Antzokia

Jaialdia Gabonetako bertso saioa. Bertsolariak: Josune Aramendi, Eneko Beretxinaga, Jokin Bergara, Igor Elortza, Ane Labaka Mayoz. Gai-jartzailea: Arrate Gisasola

Bertsoak Aramaion

Aramaioko kultur etxea

Bertso saioa Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Danel Herrarte, Oihana Iguaran.

Bertsoak Behaskanen

Behaskaneko Ostatua

Bertso afaria Bertsolariak: Miren Artetxe, Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Bittor Thikoipe

Lamiak

Kutxa Kultur Kluba (Donostia)

Kontzertua 2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa, Itsuen [...]

Bertsoak Galdakaon

Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

Jaialdia Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Jone Uria Albizuri. Gai jartzailea: Arkaitz Estiballes

Bertsoak Elorrion

Elorrioko Gaztetxea

Bertso afaria Bertsolariak: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Ane Zuazubiskar Iñarra. Gai-jartzailea: Bittor Altube

Lukiek

Muxikebarri Antzokia (Algorta, Getxo)

Kontzertua XIX. Ordiziarrock jaialdiaren barruan. Lukiek taldea Mungiatik dator eta 90eko hamarkadako rockean eta esperimentazioan jarduten du eroso: indarra, melodia barra-barra eta soinu bereizgarria dauka. [...]

Pasadena + Birkit

Burubio kultur elkartea (Amurrio)

Kontzertua Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikarien taldeak lehen diskoa kaleratu zuten iaz: Pasadena. Urteak dira elkarren proiektuetan lankidetzan ari direla, dela Liberen [...]