Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Sormene

2021-11-17

Egun osoko egitaraua

«Euskarazko kulturgintzaren transmisioan gertatu den eta gertatzen ari den eten horri konponbidea emateko sortu dugu Sormene». Hala azaldu zuten Sormene Galdakaoko Sorkuntza Plazaren antolatzaileek, aurtengo egitarauaren aurkezpenean. Bigarren edizioa du aurtengoa jaialdiak, eta gaurkoa egitarauaren bigarren eguna da. Hau da gaurko egitaraua:

10:15: Dantza tailerra-1, Gari Otamendirekin (ikasleentzat bakarrik).

12:00: Dantza tailerra-2, Gari Otamendirekin (ikasleentzat bakarrik).

19:00: Musika kontzertua, ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarearen  eta Galdakaoko Musika Eskolaren eskutik. Obra hauek emango dituzte: Eva Ugalderen Etxean igeri egitea, Maria Luisa Ozaitaren hiru obra eta Inge Conderen Elisaren balsa. Interpretariak: Belen Madariaga (sopranoa), Itxaso Sainz de la Maza (pianoa), Elisene Alzola (biolina), Nora Lopez (biolontxeloa) eta Natalia Sanchez (flauta).

Details

Date:
2021-11-17
Event Categories:
, ,

Venue

Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)