Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Itxaro Borda + Olivier Cavalie Kako

2021-11-16 @ 19:30 - 20:30

Poesia musikatua

Poesia Kaia keimenaren barruan, Itxaro Borda poetak eta Olivier Cavalie Kako musikariak Orbelen Intziriak poeman ardaztutako sorkuntza aurkeztuko dute Lezoko Gezala Auditoriumean, 19:30ean. Hemeretzi zati dituen poema bat da Orbelen Intziriak. 2020an agertu zen Balea Zuriak plazaraturiko Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira, bertan hatsa eta odola isurian nabaritzen direla.

Ez da lehen aldia bi artista hauek elkartzen direla, 2008an Ogella Line eta 2013an Guhaur arrotzak/A nous même étrangers ikusgarriekin ibili zirelako Akitanian eta Euskal Herrian zehar. Esperientzia horien lekuko, bi disko geratzen dira.

Xehetasunak

Data:
2021-11-16
Ordua:
19:30 - 20:30
Ekitaldi kategoria:
, , ,

Egoitza

Gezala Auditorioa (Lezo)