Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’ (estreinaldia)

2022-01-14 @ 19:30 - 20:45

10€ – 21€

Antzerkia

Tanttaka Teatroak Arriaga Antzokian estreinatuko du Semea pixka bat motelago dabil soilik obra, 19:30ean. Ivor Martinicek idatzitako obra hamaika hizkuntzatan taularatu dute.

Sinopsia: Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.

Xehetasunak

Data:
2022-01-14
Ordua:
19:30 - 20:45
Prezioa:
10€ – 21€
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Arriaga Antzokia (Bilbo)