Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Altsasu’

14 urtarrila @ 20:00 - 21:30

8€

Antzerkia

Benetako gertakarietan oinarritutako obra da La Dramatica Errante konpainiaren Altsasu: 2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagunen eta bi guardia zibilen eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; guardia zibiletako batena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen.

Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak terrorismotzat jo eta Espainiako Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenerako, ikerketa abian zen Nafarroako epaitegietan. Azaroaren 14an, Polizia operazio bat hasi zen zortzi gazteren aurka. Gaur arteraino luzatu dira operazio haren ondorioak.

Xehetasunak

Data:
14 urtarrila
Ordua:
20:00 - 21:30
Prezioa:
8€
Kategoria:

Egoitza

Modelo aretoa (Zarautz)