Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Satiro’

2021-12-26 @ 18:00 - 19:00

Antzerkia

Xanti Agirrezabalk hilaren 21ean aurkeztu zuen Azpeitiko Kultur Mahaiaren Sortzaileen Beka jaso izanari esker sortu duen Satiro antzezlana. Maskulinitatea, desira, fantasia sexualak eta jarduera sexual ez normatiboak jorratu ditu bakarkako pieza eszeniko honetan, satiroaren figura ardatz hartuta. Satiroa, izan ere, sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da: gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia; basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena; ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Aiaraldea Ekintzen Faktorian emango du gaur obra Agirrezabalak, Antzerkia eta Txokolate zikloaren barruan, 18:00etan hasita.

 

Xehetasunak

Data:
2021-12-26
Ordua:
18:00 - 19:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudio).