Bertso saioa
13/13 auziaren aurkako bertso saioa egingo dute Asteasuko Usarrabi kiroldegian, eguerdian puntuan hasita. 13/13 epaiketari ez! izenburupean, kantuan ariko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin, Amaia Agirrek jarritako gaiei erantzunez. Sarrerak 12 euroan daude salgai.