Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Luminiszenteak’

2022-02-21 @ 19:00 - 20:00

Liburu aurkezpena

Bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi diren protagonistak, hau da, okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara Igone Maierzkurrena Fernandezen eta Irantzu Pastor Ordokiren Luminiszenteak proiektuak. Emakumeen inguruko diskurtso homogenizatzaileak apurtu eta, horien ordez, begirada konplexuagoak bideratzeko saiakera bat da hau. Indarkeria patriarkalaren adierazpen-sorta zabala generoarekin, arrazarekin, etnizitatearekin, klasearekin eta sexualitatearekin nola gurutzatzen den ulertzeko ahalegin bat.

Xehetasunak

Data:
2022-02-21
Ordua:
19:00 - 20:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Katakrak Liburuak (Iruñea)