Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Literaturia

2022-05-28 @ 12:00 - 2022-05-29 @ 0:30

Euskal letren plaza

11:00etan, Iñaki Martiarena Mattin irudigileak sormen lantegia bideratuko du Etxezabalako Literattipian, argitaratu berri duen Kamishibaizalea komikia oinarri hartuta. Ordu erdi geroago, 11:30ean, liburu azokaren ateak irekiko dituzte Lege Zaharren enparantzan ezarritako karpan.

12:00etan inauguratuko dute azoka, Zarauzko Itxaropena argitaletxe eta inprimategi historikoari omenaldia eginez, eta zabalik egondo da 14:00ak arte. 17:00etatik 20:00etara bitartean irekiko dute  berriro ere. Liburu aurkezpenak ere egingo dituzte, Ahotsenearekin elkarlanean, azoka gunean bertan eta Garoa liburu dendan.

Modelo Aretoan, berriz, Berrabiaraziko dugu literatura eskolan? mahai-ingurua egingo dute, ikasle, irakasle eta eragileek, 12:30ean. Gune berean, 18:00etan, Frankenstein agurgarria gutun musikatua eskainiko dute Pettik eta Ana Galarragak. Eguneko egitaraua ixteko, Odeik kontzertua emango du Lege Zaharren enpatantzan, 22:00etan.

 

Details

Start:
2022-05-28 @ 12:00
End:
2022-05-29 @ 0:30
Event Categories:
, , , , , ,

Venue

Zarautz