Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Istanbul’

2022-05-27 @ 20:15 - 21:30

Literatur ikuskizun musikatua

Migrazioei buruzko literatur ikuskizun musikatu baten gidoia idatzi du Lutxo Egiak. Istanbul Bilbao Aurrera bekarekin idatzi zuen, eta gaur Literaturian taularatuko dute. Unai Pelayo Pelax musikariak propio sortutako musika izango du ikuskizunak, eta harekin batera beste hiru pertsona izango dira oholtzan: Telmo Trenor eta Elena Ramirez musikariak, eta Oier Guillan idazle eta antzerkigilea.

Jokin Gorostiza izeneko kazetaria da emanaldiko protagonista, eta hari jarriko dio ahotsa Guillanek emanaldian. Kroaziako errefuxiatu kanpaleku batean egon berri da lanean, eta etxerako bidean doa jada, Istanbuletik hegazkina hartuta. Bat-batean, ordea, hegazkinean doazen guztiak gizonezkoak direla ohartzen da, denak burusoilak, eta guztiek daukatela ile txertaketa egin berri.

Europak migrazioari tapoi bat jartzeko urtero Turkiari ordaintzen dion «dirutza» izan du gogoan Egiak, eta baita herrialde hartara ile txertaketak egitera joaten direnak ere. «Trantsituaren erabateko degradazioa da».

Xehetasunak

Data:
2022-05-27
Ordua:
20:15 - 21:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Egoitza

Modelo aretoa (Zarautz)