Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gozategi

2022-06-04 @ 20:00 - 21:30

Kontzertua

Gozategi musika taldeak bere 30. urteurrena ospatuko du aurten. Taldeak 1992an eman zituen lehen kontzertuak, hirukote modura. Soinua eta panderoa jo eta abestu ere egiten zuten Ainhoa eta Asier Gozategi anai-arrebek, eta haiekin batera izaten zen emanaldietan Iñigo Goikoetxea baxu eta txarango jolea. Hiru urte geroago, 1995ean, estudioko lehen lana plazaratu zuten Gozategi izenburupean. Berritzaileak izan ziren trikiti munduan.

Gerora ibilbide oparoa egin du taldeak, eta, urte luzez, Euskal Herriko plazak betetzen jarraitu dute. 2018an plazaratu zuten orain arte egindako azken diskoa: G puntua.

Xehetasunak

Data:
2022-06-04
Ordua:
20:00 - 21:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Aretxabaletako plaza