- This event has passed.
‘Hazia’
2022-10-01 @ 20:00 - 22:15
Musikala
Arrasateko kooperatiben eredua sortu eta bultzatu zuen pertsonaren aurkezpen artistikoa da Hazia; Jose Maria Arizmendiarretaren bizitza eta obraren eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena izan nahi du.
Gontzal Mendibilenak dira gidoia eta zuzendaritza; Arkaitz Gartziandiak jokatzen du Arizmendiarretaren rola eta abeslari narratzailearena Mendibilek berak.
Easo eta Goikobalu abesbatzek eta Ohika dantza taldeak ere parte hartzen dute ikuskizunean, musikari eta aktore multzoekin batera.