Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Gure xaharrak’

2022-10-14 @ 21:00 - 22:00

Antzerkia

Artatzaile ofizioak zahartzaroa, gaixotasuna eta heriotzaren hurbiltasunari loturiko bere zailtasunak badauzka. Berezko zailtasun hauei etekinak helburu dituen lan antolaketa bat gehitzen bazaio, ofizio horren ongi betetzea ezinezkoa bilakatzen da eta honek gizarte arazo larri batera eramaiten gaitu : gure xaharrekin zer egiten dugu ? Txotxongiloen erabilpenak gure gaiari behar duen distantzia, poesia eta umore puntua ekartzen dio. Honek dio antzerkiaren plazer partekatuari atea zabaltzen, eta bide hortatik ezin-jasanaren inguruko hausnarketa baten aukera sortu nahi dugu.

Bobbon Beltz konpainiaren ekoizpen honetan, Maika Etxdekoparren zuzendaritzapean eta Battitt Halsouetek fabrikatutako txotxongiloak maneiatuz eta jokatuz arituko dira: Battitt Halsouet, Ahlam Slama, Bruno Hollemaert, Amaia Irazabal, Hélène Jacquelot/Maika Etxekopar.

Xehetasunak

Data:
2022-10-14
Ordua:
21:00 - 22:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Larrezabal gela (Larzabale-Arroze-Zibitze)