Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘eRRe’ (estreinaldia)

5 otsaila @ 19:00 - 20:00

Diziplinarteko emanaldia

Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz eta Leire Vargas gazteek ondutako ikuskizuna da eRRe. Aldarri bat bertsoz, bertsolaritza abiapuntu eta marko gisa hartuz antzerkiarekin, narrazioarekin, poesiarekin eta musikarekin uztartua. Dikotomien logikan arakatzeko saioa da ikuskizuna, gizartea antolatzen duten dualismoak abiapuntu hartuta, genero ikuspegia ardatz:  LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, botere harremanak… Lankuk ekoitzi du eta Edurne Azkaratek zuzendu. Durangon taularatuko dute lehen aldiz, 19:00etan, San Agustin Kultur Gunean.

Xehetasunak

Data:
5 otsaila
Ordua:
19:00 - 20:00
Ekitaldi kategoria:
, , , , , ,

Egoitza

San Agustin Kultur Gunea (Durango)