- ekitaldia hau amaitu da.
‘Bost minutun’
2022-04-08 @ 20:30 - 21:30
Antzerkia
Pablo Mir argentinarraren Entre ella y yo komediaren egokitzapena da Bost minutun. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira protagonistak.
Nekane eta Koldo gorpuztuko dituzte taula gainean. Haurdunaldi test baten emaitzaren zain, guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?
Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena bizi dituzte bost minutuko itxaronaldian. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna.