Kukua kantuan entzun orduko eskua sakelera sartzen baduzu, ezagutzen dituzu haren koplak: udaberrian lehen aldiz entzutean poltsikoan dirurik baldin badaukazu, urte osoan sosak izango dituzula dioten horiek. Kukuari bestelako koplak ere jarri izan zaizkio, baina. Besteren habiatik arrautza bat bota, berea errun eta ospa egiten duelako kuku amak. Eta arrautza horretatik irten orduko, kuku-kumeak habiakide dituen txitoak amildu egiten baititu, parasitatzen duen habiaren zaindariek ahalik eta ugarien eman diezaioten jaten.
Kukuarenak entzuten ari gara aspaldi Busturialdean ere, Urdaibaiko Biosferan beste Guggenheim bat egiteko proiektuaren harira: berri on iragarletzat dute batzuek; bertako ekosistema ekologiko, sozial eta kulturala amilduko duen ekimentzat besteek.
Iritzia, Onintza Enbeitak.
Elkarrizketatuak, Eneritz Artetxe, Xabier Gantzarain eta Joseba Zulaika.
ZUBI-MUSU BAT, Peru Galbetek, Itziar Ugarteren Ahopeko kantua poema musikatuz.
HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Felipe Murillok, Xanti Arrizabalagak, Aitor Bengoetxeak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Kukuarena (Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako ikasleak kantatuta, Ahotsak Ahozko Ondarea ekimenean); Audienceren Jai Alai Blues; Maite Larbururen 2daia1, Aitor Etxebarriaren Boga Boga, Turbo Retrobator-en Elektrik haiz, Beti Muganen Moztu ilea eta Ibil Bediren Lokatzarena.
Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.