01. ZATIKETA

Ez gatoz Paristik
Ez gatoz Paristik
01. ZATIKETA
/

Ez beldurtu.

Edo bai.

Ez goaz enbor-adarrik moztera, inor zatikatzera.

Edo bai.

Liburu batek, disko batek bizitzarik ba ote duen zuretzat, horren arabera… Horixe zatikatu dugulako atal honetan, metaforikoki bada ere: liburuak eta diskoak.

Tira, artefaktuon barrunbeak zatikatu ditugu, sortzaileentzako puska zehazteko ahaleginean. Gure kultur sistemaren bizi indarraren neurgailutzat nola, idazleen, ilustratzaileen eta musikarien egoeraren ispilutzat ere har daitezkeelako.

Edo ez.

Iritzia, Patxi Zubizarretak

Elkarrizketatuak, Joseba Baleztena, Eider Eibar eta Miren Narbaiza MICE.

ZUBI-MUSU BAT, Gartxot Unsainek, Gabriel Arestiren Apur dezagun katea eta Orixeren Neretzat ote haiz poema musikatuz.

HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Felipe Murillok, Xanti Agirrezabalak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.

Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.

Entzun dituzu, Rukularen Jurassic Party, Makulu Ken-en Elefante, Hatxeren Panpina, MICEn Inor begira izanda ere, Joseba Irazokiren Egia eta Gezurra, John Williamsek JFK filmerako sortutako prologoa, Turbo Retrobator-en Elektrik haiz eta Olaia Inziarteren Lehengo Lepotikan Burua.

Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari eta Amaia San Vicenteri.

Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.

Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.