PENETAN DARAMAZKIT EGUNA TA GABA

Bilintx, 1876

Penetan daramazkit eguna ta gaba,
poz bat sentitu gabe, hau suerte billaba!
Gosaritzat talua eta bakallaba,
bazkaitan katillu bat salda ta sei baba,
hamalau jango eta bi berdin afaldu,
batek ez luke obe sartzia soldadu?

Urrikigarria da nere izaera:
goizero nahi ta nahi ez juan bihar lanera,
egarritutzen banaiz ura eratera…
Nik orla zer nezake atera?
Ezer sobratu ez ta osasuna galdu!
Ez det ondo egingo sartzia soldadu?

Kontuz ibili arren eta juiziuan,
inor aberasten ez da ofiziuan.
Ni lanakin ibili beti sesiuan?
Erremientak norbaiti erdi preziuan
edo kasik debalde ahal banizka saldu,
bihartikan sartuko nitzake soldadu.

Jaunak, adiarazi ez liteke hitzez
zein aspertua nagon honela bizitzez,
beti negarrez eta penetan ibiltzez,
jornal txikiaren truk lanian aritzez;
batek beti honela bizi behar badu,
ez du gaizki egingo sartzia soldadu.