OPORKETA BAT IDUKI DEGU (Zatia)

Urkiolegi, 1920

Zerbait gehiago esan nahi nuke hontara naizen kasuan,
pamilietan ez dira egon estadu gloriosuan.
Fabrikak eta tallerrak geldi hamaika aste osuan,
nagusi jaunak hutsune hori pagatu ein behar zuan.

Diru gabiak ez du munduan merezi hainbait meritu,
jornalik gabe gosiak hiltzen hala ere ezin jarraitu.
Hainbeste lagun kulparik gabe guardien bidez eritu,
nonbait hiltzia ez zan konbeni, Jaungoikoak gorde ditu.

Iluntasunak inguratzen nau gauzari begiratzian:
ejenplo ona itxura baten, gorrotoa bihotzian.
Koleraturik saltau balira lehenengo tiro hotsian,
sindikalistak hoientzat hainbat baziran esku hutsian.

Armiarmaren mendian daude gizon batzuen buruak
horregatikan gertatzen dira ikusten diran moduak.
Besteren bidez jornalak hazi, poztutzen ditu diruak,
nausiak baino kulpa gehio du langile inbusteruak.

Gauza nabarrak estali nahia gehienak degu gerekin,
jantzi zabala egin lezake izan ezkero zenekin.
Murmuratzia libre daukate Soziedade honekin,
esaten dute bildu gerala txar guztiak alkarrekin.

Banatutako gauza moduak inoiz ohi dira konpondu,
Soziedadeko komisiuak ejenplo asko eman du
Langille danak elkar hartuta arrazoiari lagundu,
pobriarentzat ai zer bentaja hori egingo bagendu!

Sufri bearra ez da paltatzen mundu honetan gurekin,
ordena txarrak ikusi eta odol guztiak irakin.
Kastu galantak egin dituzte guardia zibilarekin,
pagamentua zeinentzako dan oraindik ez degu jakin.

Agintari ta jornaleruak danok gabiltza nekian,
esaminatzen saia gaitezen nundik konpondu leikian.
Borondatia falta ez bada orain gaude epokian,
kapitalistak biharginarekin geldi ditzala pakian.

Azkoitiarren istiluetan euskeraz bertso berriak,
Sindikalistan Sozidadeko persona batek jarriak.
Pobre gaxoari egin dizkiate bengantza izugarrak,
sendatutzia espero degu eri edo elbarriak.