ONENAK EZ

Domingo Agirre, 1912

Lantegietako gizonak eta Elizaren etsaiak jardun-batzarra hastera dijoaz, pelotalekuan. Hantxen, lainoz jantzitako zerupe ilunean, suinkiro alkartu dira eibartarrik gehienak, onenak ez baina. Onenak ez: gazte harro, zaharkote nagi, erdi-langile, oso-edale, gezur-bilari, haizeburu, etxekalte guztiak eta emakume arrotz lasai batzuek. Ardangela eta kafeterietatik erten dute, eta denak, piper gorria baino gorriago, jakintsuen jarduna entzuteko zai, piloan daude.