OFERTA ETA DEMANDA

Gabriel Aresti, 1970

Oferta eta demandaren erreinua
abolituko dugunean,
gizonak ez dira
langosta plato bategatik
salduko,
andreak ez dira
ez gau baterako
eta ez gau guztietarako erosiko.
Euskal-herrian ez da
klase sozialik
izango,
eta euskaldunak
 zoriontsuagoak 
izango 
gara.