MARKOLAKO PATATAK

Xenpelar (Joxepa Antoni Aranberri) 
Errenteria, 1941 

Gerraondoko gosetean, Errenteriako Sociedad de Tejidos de Linoko nagusiek patata ereinarazi zuten euren jabetzakoa zen mendi sail bati, gero langileei partitzeko. Markola zuen izena mendi puska horrek. Lehenengo urtean, baina, Joxepa Antoniak ez zuen patatarik jaso. Bigarren urteko uzta baino lehen, lau bertso hauek bidali zizkion fabrikako buruetako bati, Bagues jaunari. 

Esan dirate Markola aldian lur zati haundiak daude
gutxienian izango dira zazpi edo zortzi golde
lur zati hoien parte gehiena patata ereinak daude.
Joan den urtea igaro zaie gutaz akordatu gabe,
Bagues jauna, orain oroitu, ez utzi gu aurten gabe.

Hirurogei bat urte aldian, oso ez badira ere
gure lantegi haundi orretan lana eginak gerade,
uste dedanez bi gizonekin bost bat emakume gaude
Bagues jauna, ez hasarretu bertsuak gaizki badaude.

Gure lantegi haundi horretan pasea urte gehiena
Migel Mari da, horixen degu danetan zaharren-zaharrena
bigarren berriz izenik gabe denak ondo dakitena,
urteak utzi alde batera, hauxen degu beharrena:
nahiko patata oilaskuakin pasatzeko Madalena.

Nere denboran izandu diot afiziua kantari
inon bertsorik azaltzen bazen erosi eta irakurri
umore ona lagun artean, hori gustatu zait neri
oraintxen ia eskapatu zait, halare bertsua jarri
ez dakit nola erori zaizkan gure Bagues jaunari
barkaziua eskatzen diot hitz egin badet gehiegi.

“Pasatzeko Madalenak”, Errenteriako festak alegia.