MARINELA

Domingo Agirre, 1890

—Nora zuaz, marinela?
Nora zuaz, gizona?
— Itsasora, nahiz denpora
izan txarra nahiz ona.
— Baina ez dozu ikusten
hodei zabal iluna,
ekaitzaren zaratia
ez entzuten urruna?
— Ogi baga geratu da
neure seme kutuna.
— Geldi zaite.
— Ez, aurrera!
— Marinela, etzaiz jun…
Arrantzaliak gehiago
ez ei heban erantzun.

Bateltxoaren gainian
itxasoruntz juan zan
ur gainian gora behera
pixkaten ikusi zan
ta gerora, haixe-euriak
lanbrotan gorde eben…
Ezta gehiago barririk
jakin gaur arte hemen.