LANAK LIBRE EGITEN OMEN GAITU

Maialen Lujanbio
Getxo, 2017

Zenbat izerdi egiten duzun soldata da hainbateko
soldata zenbat kobratzen duzun zu zera bezainbateko
lan nahian edo eta lanean hemen dabil jende lepo
lan egin behar da bizitzeko lan egin behar da jateko
lan egin behar da irauteko ta besteei zer jan emateko
esaldi hori borobila da nagusiek esateko.

Lana balitza neurritsu eta gure bizitzen sostengu
lana balitza pixka bat egin ta modu onez mantendu
baina ordu estrak sartu behar dira bestela postutik kendu
hainbeste leku prekarioetan ez da mila luzimendu.
Aste hontan ere Beduan ta Azpeitin horra bi langile zendu
lanak libratzen duena baino jende gehiago hiltzen du.

Baina osatu ere egiten gaitu gu aukeran garenean
ez zaudenean enpresa edo jefe txar baten menean
ondo bizi ta neurriz lan egin da formula azkenean
ni neureakin pozikan nabil ez harrotzeko planean
zeren pertsona gustora ere ari liteke lanean
lantegi hori zapalkuntza ez tratu juxtu bat denean.