ITSASOAN URAK HANDI DIRE

Julen Lekuona, 1968

Zazpi laguneko famili batean
arotza zen gure aita
gure herriko alkate ez izan arren
lan egiten zuena.

Itsasoan urak handi dire
murgildu nahi duanentzat.
Gure herriko lanak
handi dire
astun dire
gogor dire
zatiturik gaudenontzat.

Markatzen ari diren bide nabarra
ez da izango guretzat
lehengo sokari ezarririk datorren
oztopo latz besterik.

Zazpi laguneko famili batean
arotza zen gure aita
gure herriko alkate ez izan arren
lan egiten zuena.