Euskararen langile autonomoon estatus juridikoa

Hainbat sekzio eta epigrafe desberdinetan gaude alta emanak Jarduera Ekonomikoen Zerrendetan eta Zergetan: zirko artistenean, zeramika artisauenean, zezenketarienean…
Alabaina, euskararen profesional autonomook garrantzi handieneko bi ezaugarrik batzen gaituzte elkarrengana eta bereizten gaituzte inorengandik:

1 Hizkuntza ez hegemoniko batean dihardugu, legez gaztelania bezain ofiziala izan arren egunerokoan leku bila gogor saiatu behar duen hizkuntza subordinatuan alegia, horrek dakartzan merkatu eta ekonomia mailako ondorio guztiekin.

2 Munduan profesional autonomo gisa diharduten idazle eta artista guztiek bezala, euskararenak garenok ere ez dugu soldata finkorik. Fakturazioak agintzen du gure ekonomian, eta makalaldiak izaten ditugu. Eten horietan, aurreztutakotik bizi eta kotizatu behar dugu, larri samar sarritan. Gertatzen da baja eman behar izatea gure jarduera ekonomikoan: segurtasun sozialik gabeko aldiak ditugu sarritan, horrek egunerokoan eta gerorakoan dakarren galerarekin eta basbes ezarekin. Euskararen langile autonomook multzo garrantzitsua osatzen dugu gure kulturaren oinarria den sorkuntzan, baina katemailarik ahulena gara kultura horrek sortzen duen legedian eta ekonomian.