Euskarak ekarri behar duen Kulturaren Legea

Hizkuntza murriztu eta subordinatu hau, euskara, hegemonikoa da kulturaren kantitatean zein kalitatean Euskal Herri osoan sortu den eta egunero sortzen ari den ahozko literaturan, poesian, ipuinean, nobelan, artikulugintzan, kantagintzan, antzerkigintzan, komikigintzan, albumetako irudigintzan…
Bere erreferentzia konkretuetatik eta bere helburu unibertsalekin.
Bere sortzaile handiekin eta bere ekonomia txikiarekin.
Bere ahalegin osoan eta bere sustapen eskasean.
Horregatik aldarrikatzen dugu Kulturaren Legea, alegia, Euskarak berez behar duen Kulturaren Legea: euskara ikur nazional hutsa izatetik Euskal Herriaren Kultura Modernoaren Motorra izatera heldu da euskara lantzen duten sortzaile guztiei esker. Ondare unibertsalek ohi duten aitortza eta babesa zor zaio.
Lege hau, bistan da, euskararen langile autonomoon, profesional autonomoon estatusarekin lotua dago, eta haren babes politiko eta juridikoa behar du izan.