Arnasa eta itolarria

Euskararen biziraupenaz, euskaldunen eta ez euskaldunen erantzukizunaz mintzatu da Jose Mari Pastor unibertsitate irakaslea bere Darwin eta gu atalean, Berria egunkarian: “Gero eta ume gutxiago, gero eta euskaldun gutxiago. Halaxe da. Dena den, ikusteko dago euskaldunen artean jaiotza-tasa altuagoa izateak zenbateraino balioko lukeen euskarak jasaten duen diskriminazioa gainditzeko. Ofizialtasun teorikoak ez du biziraupen praktikoa bermatzen. Inondik inora ere ez”