
- ekitaldia hau amaitu da.
Zilibito
15 iraila @ 19:00 - 20:30
Kontzertua
Zilibito Records Oiartzunen sortutako kolektiboa da, sei lagunek osatua. Hainbat generotako musika egiten dute: Trap, PopPunk, Bachata, Hyperpop… Euskaraz orain arte ohikoak izan ez diren generoak euskaraz lantzen ari dira. Musika etxean egiten dute, eta orain arte single-ak ateratzen aritu dira, hilabetero; ekainaren 2an lehen lan potoloa atera zuten, hamaika abestiz osatutako Hastapenak albuma.
Atlantikaldia jaialdiaren barruan emango dute gaur kontzertua.