Views Navigation

Event Views Navigation

Today

‘Hemendikara’

Amurrioko frontoia

Zirkua Hemendikara zirku konpainia nomada bat da, eta konpainiako kideek ezusteko bitxia biziko dute goiz batean, ikusle mordoa gerturatu zaiela ikustean. Hala hasten da Zirika [...]

‘Arroz urez’. Mikel Antza

Anguleri kultur etxea (Larrabetzu)

Literatur solasaldia Mikel Antza idazlea Arroz urez liburuari buruz hizketan ariko Larrabetzuko Anguleri kultur etxean,  19:00etatik aurrera.

Bertsolariak, Aretxabaletan

Zaraia aretoa (Aretxabaleta)

Bertso jaialdia Beñat Gaztelumendi, Maialen Akizu, Unai Iturriaga eta Ane Labaka Mayoz bertsotan ariko dira gaur 19:00etatik aurrera Zaraia aretoan. Gai jartzaile: Ane Ezenarro

Gabonetako bertso saioa

Aramaioko kultur etxea

Bertso jaialdia Gabonetako bertso saioa egingo dute 19:00etatik aurreraAramaioko kultur etxean. Bertsolariak: Paula Amilburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria Albizuri.

5€

‘Istanbul’

Bira Kultur Gunea (Bilbo)

Literatur ikuskizun musikatua Migrazioei buruzko literatur ikuskizun musikatu baten gidoia idatzi du Lutxo Egiak. Istanbul Bilbao Aurrera bekarekin idatzi zuen, eta gaur estreinatuko dute, Bilboko [...]

5€

Bertso saio feminista

Hika Ateneoa (Bilbo)

Bertsoak Bertso saio feminista egingo dute gaur Miren Amurizak eta Oihana Bartrak, Bilboko Hika Ateneoan, 19:30ean hasita. Josune Muñoz izango dute gai jartzaile, eta Hika [...]

Iparragirre eta Lete batuta

Biteri Kultur Etxea (Hernani)

Musika Iparragirre eta Lete. Bi min kantuan ikuskizuna eskainiko dute gaur Hernaniko Biteri kultur etxean, 19:30etik aurrera, Joxe Mari Iparragirreren eta Xabier Leteren musika eta [...]

Ruper Ordorika

Amaia Antzokia (Arrasate)

Kontzertua Ruper Ordorikak Amour eta toujour diskoa aurkeztuko du Arrasaten, Amaia antzokian, 19:30ean. Album berezia du azken hori, Kubako aireek hauspotua baita. Lan horrekin, 20 [...]

Idoia Asurmendi

Modelo aretoa (Zarautz)

Kontzertua Ilun eta abar diskoa aurkeztu du aurten Idoia Asurmendik. Proiektu horren helburu nagusia arte ezberdinekin fusio bat egitea da; hala nola, poesia, ilustrazioa edota [...]

8€

Kirmen Uribe, lan berriaz

Zurrumurru liburudenda (Ondarroa)

Literatur solasaldia Kirmen Uribe Idazlea Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz ariko da solasean Joxemari Urteagarekin, Ondarroako Zurrumurru liburudendan, 20:00etan.

Joseba Irazoki eta Lagunak + Audience

Bermeoko Kafe Antzokia

Kontzertua Joseba Irazoki eta Lagunak Bermeoko Kafe Antzokian ariko dira gaur, 21:00etatik aurrera, Audience taldearekin batera.

12€

Mikel Urdangarin

Bilboko Kafe Antzokia

Kontzertua Mikel Urdangarinek Haitzetan (1997-22022) diskoa argitaratu du aurten, eta lan horretako piezak izango dira Bilboko Kafe Antzokian 21:30etik aurrera eskainiko duen Gabonetako kontzertu berezian.

18€ – 20€