Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Bergarako VI. Elektronika Topaketa

Kartzela Zaharra (Bergara)

Kontzertuak Musika elektronikoa ardatz duen jaialdiak etenik gabe egitaraua prestatu du gaur arratsaldetik bihar goizaldera artean. Kontzertuak eskainiko dituztenen artean daude, besteak beste, -Gailu taldea, [...]

‘Adabaki’

Madaita plaza (Iruña-Oka)

Kale ikuskizuna Atal, txaplata puska. Bi pailazo, leku bat eta mila aukera. Erori eta jaiki, korrika egin, haserret, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, [...]

Afrika Bibang

Mendibile jauregia (Leioa)

Kontzertua Soul kantari getxoztarrak Ispiluaren aurrean EPa argitaratu zuen iaz. Gaurkoan Lorelei Green kantariaren taldearekin eta The Van-ekin batera arituko da. https://www.youtube.com/watch?v=xnZaLkYn094

‘Armiarma’

Antxon Aiestaran Kultur Etxea (Añorga, Donostia)

Antzerkia Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma sarera, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma [...]

Getxophoto bertsotan

Punto Info (Amezti 4, Getxo)

Bertso ibilaldia Getxophoto argazki jaialdiko erakusketei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko dute Jone Uria eta Aner Euzkitze bertsolariek.

McOnak + Deiedra

Boga Faktoria (Mungia)

Kontzertua Folk doinuz blaitutako kontzertua. McOnak talde lekeitiarra iaz argitaratu zuen Bitakora diskoa aurkezten ari da. Deiedra santurtziarrak 2019an argitaratu zuen orain arteko bere lan [...]

Tatxers

Lazkaoko Skate Parkea

Kontzertua Iruñeko punk taldeak iaz argitaratu zuen  Hiruzpalau amets larri EPa. Gaurkoan La URSS eta Pinpilinpussies taldeak izango ditu oholtza lagun. https://www.youtube.com/watch?v=LhUI-pTG0d8&t=5s  

‘Itsatsita, ezohiko musikala’

Antzoki Zaharra (Donostia)

Antzerkia Diskoteka batean elkar ezagutu, eta neska eta mutila sutsuki  ari dira larrutan. Baina espero ez zuten arazo batekin egingo dute topo. Medikuek penis captivus [...]

‘Esnatu naiz’

San Agustin Kulturgunea (Mendaro)

Kabareta Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da [...]

‘Ez da kasualitatea’

Kasino parkea (Hondarribia)

Bertso saio musikatua Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua emango dute Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Maider Arregi Markuleta bertsolariek, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi [...]

‘Sexberdinak’

Arruntzako Erdiko Etxea (Uztaritze)

Antzerkia Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. [...]

Bertsoak Azpeitian

Elosua (Azkoitia)

Bertso afaria Otaba jaiak direla eta, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan Elosuko Jai Batzordeak antolatutako afarian.