Views Navigation

Event Views Navigation

Today

‘Olatu arteko txalupa arraroa’

Eako Kultur Etxea

Errezitaldi musikatua Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga musikariak berbak eta kantuak uztartuko dituzte Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunean, EA, h-a galdu zuen …erria egitasmoarne [...]

Bertsoak Zeanurin

Zeanuriko frontoia

Bertso saioa Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Jon Maia arituko dira Zeanuriko fontoian 18:00etatik aurrera.

‘Tarara’

Zaraia aretoa (Aretxabaleta)

Antzerkia SanFran, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan. Bertan bizi dira gizon jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama eta [...]

‘Tribiz, baserri galdue’

Kondestableen Jauregia (Iruñea)

Antzerkia 700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi da protagonista, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken [...]

‘Atzerrian lurra garratz’

Irurtzungo kultur etxea

Antzerkia Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den [...]

‘Amua’

Iruritako herriko gela

Antzerkia Axut konpainiaren ekoizpena da Amua. Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun Fuchs dira aktore bertan, gidoigile ere izan dira, Arantxa Hirigoienekin batera. XImun Fuxhsek [...]

Txillardegiren ‘Kronikak’

Donostiako Konstituzio Plazako Udal Liburutegian

Liburu aurkezpena Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabala idazleek Txillardegiren Kronikak liburua aurkeztuko dute 11:00etan Donostiako Konstituzio plazako Udal Liburutegiko 2. solairuko aretoan.

Massimo Carlotto hizpide (H)ilbeltzan

Arizkungo Liburutegi Beltza

Literatur solasaldia Nobela Beltzaren Astea da (H)ilbeltza, eta literatur genero horren sorkuntzarako eta itzulpenerako beka bat ere eman ohi du. Azken (H)ilbeltza Bekaren irabazlearen solasaldiarekin [...]

‘Krakovia’. Goizalde Landabaso

Bidebarrieta Kulturgunea (Bilbo)

Literatur zikloa XXI. Mendeko Emakume Idazleak’ zikloaren aurtengo edizioa abiaraziko dute gaur, Bidebarrieta liburutegian. Idoia Jauregi kazetariak zuzenduko ditu egitarauko solasaldiak, eta  Goizalde Landabaso izango [...]

Euskal gaizkileak hizpide

Anizko Elkartea

Solasaldia Beñat Hach Embarek kazetaria Euskal gaizkileak podkastaren egilea da, eta izenburu bereko solasaldia gidatuko du (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astearen baitan,  19:00etan Anizko elkartean.

‘Faith’. Lander Garro

Bira Kultur Gunea (Bilbo)

Liburu aurkezpena Lander Garro idazleak bere azken nobela aurkeztuko du Bilbon, Bira kultur gunean, 19:30ean, Markos Zapiainek lagunduta.

‘Isurialdeak’

Laba (Iruñea)

Errezitaldi musikatua Iñigo Astiz eta Larra elkartzetik sortu da da Isurialdeak errezitaldi musikatua. Labako oholtzatik emango dute, 19:30ean hasita.