Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Willis Drummond + Kuartz + Eñaut Elorrieta

Azkaingo plaza

Kontzertua Azkaingo ikastolak jaialdia antolatu du bere 50 urteak ospatzeko., eta egitarauaren parte da Eñaut Elorrieta, Kuartz eta Willis Drummonden kontzertua.  

Anita Parker + Doctor Deseo

Ereaga hondartza (Getxo)

Kontzertua Berriro Zuekin biraren baitan, Maketoen iraultza diskoko kantuak emango ditu Doctor Deseok.  Aurretik, Anita Parkerrek Reset diskoa aurkeztuko du, swinga eta elektronika uztartuz.

Broken Brothers Brass Band + Xiberoots

Hendaiako Gaztetea

Kontzertua Iruñeko taldea Katebegia diskoa aurkezten ari da batean eta bestean. Gaurkoan, Mauleko reggae taldearekin partekatuko du oholtza. https://www.youtube.com/watch?v=E40kUzSEd2w

Fufu + Géra

Lakaxita gaztetxea (Irun)

Kontzertua Irungoa da Fufu taldea eta bere hirugarren diskoa argitaratu berri du: Labanak. Géra taldeak, berriz, iaz argitaratu zuen bere orain arteko lehen lana, taldearen [...]

Etxekalte + Herdoil

Portuko Ranpi (Ondarroa)

Kontzertua Etxekalte talde bermeotarrak Nor da  norbera? disko berria aurkeztuko du. Herdoil punk-oi! taldearen orain arteko azken lana, berriz, duela bi urtekoa da. https://www.youtube.com/watch?v=xUaCmGq7ltE&t=1s

Xabi Aburruzaga + Tanxugueiras

Unzaga Plaza (Eibar)

Kontzertua Xabi Aburruzaga trikitilariak eta Galiziako Tanxugueiras taldeak folk garaikidea eskainiko dute.  

Skakeitan + Zeinke

Igorreko txosnagunea

Kontzertua Skakeitan taldeak Eman ez genuen kontzertua diskoa argitaratu zuen iaz, eta kontzertu ugari ematen ari da azkenaldian. Zeinke taldeak ere iaz argitaratu zuen orain [...]

Nikotina + Huntza

Tolosako Plaza Berria

Kontzertua nikotina Tolosako hirukoteak Nirbana diskoa argitaratu zuen iaz, eta Huntza taldeak Ezin ezer espero. Lanok defendituko dituzte gaurko kontzertuan. https://www.youtube.com/watch?v=bdyEUOsRuSE

Arene 6 + TOC

I. Gazte Egune (Ormaiztegi)

Kontzertua Arene 6 talde getxoztarrak Errautsetatik diskoa argitaratu berri du. TOC taldeak, berriz, iaz argitaratu zuen Zidazun. https://www.youtube.com/watch?v=n1sIx8lwFBo&t=1s

Bertsoak Gasteizen

Olarizuko Ametza gunea (Gasteiz)

Bertso saioa Araba Euskaraz dela eta, Irati Anda, Andere Arriolabengoa eta Ekaitz Samaniego bertsotan arituko dira, Oier Suarez gai-jartzaile dutela.

Bertsoak Ondarroan

Gorozika auzoa (Ondarroa)

Plaza librea San Joan jaien baitan, Uxue Alberdi eta Aitor Etxebarriazarraga bertsotan arituko dira Gorozika auzoan, bertako auzo elkarteak antolatutako saioan.

Keu Agirretxea

Olarizu (Gasteiz)

Kontzertua Araba Euskaraz jaialdiaren barruan arituko da ondarrutar musikaria. https://www.youtube.com/watch?v=4piqJFVIRes&t=15s