Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Niña Coyote eta Chico Tornado + Aterkings

Hika Ateneoa (Bilbo)

Kontzertua Disko berria aurkeztuko du rock bikoteak: Niña Coyote eta Chico Tornado Vs. Don Cóndor eta Ñora Alacrán. Aterkings punk-rock taldea ere arituko da kontzertuan.

Urtz

Doka Kafe Antzokia (Donostia)

Urtz taldea 1988an sortu zen. Heavy, rock eta pop doinuak eta hitz poetikoak jorratu zituen, irrati formuletan arrakasta handia lortuz. Bost disko grabatu ostean, zuzeneko [...]

‘Sexberdinak’

Arrantzaingo eskoletako patioa (Villabona)

Antzerkia Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. [...]

Asgarth

Bilborock (Bilbo)

Kontzertua Euskarazko heavy metalaren bigarren loraldian, Asgarth taldeak lortu zuen arrakasta handiena. Gaztea irratiko maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi eta metalzale askoren erreferente bihurtu zen. [...]

McOnak

Sanuandegiko txosta gunea (Azpeitia)

Kontzertua Lekeitioko folk-rock taldeak iaz argitaratu zuen Bitakora diskoa. Gaurkoan, In Your Face taldearekin partekatuko du oholtza. https://www.youtube.com/watch?v=L7TmV4G_PzI&t=1s  

Zeker + Wood Strings

Arrasateko Gaztetxea

Kontzertua Iaz disko bana argitaratu zuten Zeker eta Wood Strings taldeek: Zeker eta Isladak, hurrenez hurren.

Kerobia

San Martin plaza (Bergara)

Kontzertua Disko berriarekin dator bueltan Kerobia taldea: Hilak.  Zortzi abestiren bidez, etorkizun bila Lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du taldeak. https://www.youtube.com/watch?v=HRiGL6KU3Ts

‘Ez da kasualitatea’

Bastidako plaza

Bertso saio musikatua Irati Anda gai-jartzaile eta Aintzira Gorosabel eta Mikel Goikuri musikari lanetan dituztela, bertsotan arituko dia Oihane Pere, Izar Mendiguren eta Iratxe Ibarra.

Korrontzi

Bastidako plaza

Kontzertua Euskal Eskola Publikoaren jaian arituko da Agus Barandiaran buru duen folk talde hau. Aita Mari: Bidaia musikala urrutiko uretara diskoa aurkezten ari dira iaztik.

Guda Dantza

Santa Eugenia plaza (Erromo, Getxo)

Kontzertua Guda Dantza taldeak 10 urte betetzen ditu aurten. Duela lau urte eman zuen Argibideak diskoa, baina hainbat kanta ere argitaratu ditu ordutik. https://www.youtube.com/watch?v=3bAHVuvD4EU

‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’

: Lekuona Fabrika (Errenteria)

Antzerkia Metrokoadroka sormen laborategiaren lan hau familia ereduari buruzko sit-com poetikoa izateko sortua da. Marina Suarez eta Oier Guillan dira zuzendari artistikoak, eta Edurne Azkarate, [...]