Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Addar + Sodade

Zuiako Gaztetxea

Kontzertua Iaz argitaratu zuen Addar rock taldeak bere lehen lan luzea: Errautsak diskoa. Sodade hirukoteak, berriz, duela ni urte argitaratu zuen orain arteko disko bakarra: [...]

Keia + Serge

Modelo aretoa (Zarautz)

Kontzertua Talde berria da Keia -lehen diskoa argitaratu berri du: Erregaia- baina esperientzia handiko musikariak biltzen ditu. Ane Arruti zarauztarrak oñatiar hirukote sendoaren babesa dauka [...]

‘Lehendakari gaia’

Basteko Kulturgunea (Andoain)

Antzerkia Begoña Bilbaok zuzendu ditu Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga Ramon Madaularen lanaren egokitzapen honetan. Sinopsia: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken [...]

Huntza

Mendi Zolan aretoa (Hendaia)

Kontzertua Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik, Huntza eta Roba Estesa taldeak igoko dira oholtzara. Ezin ezer espero lana aurkeztuko du Huntza taldeak bertan.

Lukiek

Ateneo (Elorrio)

Kontzertua Lukiek taldea Mungiatik dator eta 90eko hamarkadako rockean eta esperimentazioan jarduten du eroso: indarra, melodia barra-barra eta soinu bereizgarria dauka. Taldekideak gazteak badira ere, [...]

Dena + Doe

Berriatuako Gaztetxea

Kontzertua Duela bi urte eman zuen lehen diskoa argitara Dena taldeak: Ezer ez sentitzeko. Xabat Ituarte (bateria), Unai Aretxabaleta (baxua) eta Beñat Izagirre (gitarra, ahotsa) [...]

Bertsoak Zaldibian

Zaldibiko gaztetxea

Bertso afaria Bertso afaria egingo dute gaur Zaldibiko gaztetxean, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bertsolariekin, Zaldibiko Gazte Asanbladak antolatuta.

Bertsoak Laudion

Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudio).

Bertso afaria Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatuta, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita bertso afarian ariko dira 21:00etan.

Emon

Ostatuko Ganbara (Orexa)

Kontzertua Reggae, ska eta runba doinuak uztartuz ondu zituen hiru disko Bergarako Emon taldeak, 2007tik 2017ra bitartean. Lau urteko etenari amaiera eman, eta iaz itzuli [...]

Bertsoak Adunan

Aburuza sagardotegia (Aduna)

Bertso bazkaria Bertso bazkaria egingo dute Aburuza sagardotegian. Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariekin.

‘eRRe’

Atxulondo Kultur Etxea (Zizurkil)

Diziplinarteko emanaldia Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz eta Leire Vargas gazteek ondutako ikuskizuna da eRRe. Aldarri bat bertsoz, bertsolaritza abiapuntu eta marko gisa hartuz [...]

‘Bederatzikoa’

Uhagon kulturgunea (Markina-Xemein)

Bertsoa + musika Piano eta bertsoa uztartuko dituzte Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak Markina-Xemeinen, Uhagon Kulturgunean, Bederatzikoa emanaldian, 19:00etan hasita.