Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ (entsegu irekia)

22 urria @ 19:00 - 20:30

Antzerkia

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”.

Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskrubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Xehetasunak

Data:
22 urria
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Juanba Berasategi Aretoa (Pasai Donibane)