
- This event has passed.
Xabi Solano + Kimua Dantza Kolektiboa
2022-01-14 @ 20:00 - 21:30
8€Kontzertua
Xabi Solanok Bi diskoaren birari amaiera emango dio bere herrian, Hernanin. Duela hiru urte argitaratu zuen Ereñotzu diskoa bakarlari gisa, eta lan berriak lehenak baino rock kutsu handiagoa duela aitortu du, betiere folka nagusi dela azpimarratuz.
Bakarkako lana izan arren, jende mordoxka izango du alboan, oholtzan. Batetik, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariak, eta, bestetik, inguruan izan ohi dituen musikariak: Kristina Solano arreba panderoarekin, Haritz Beristain baterian, Txus Aranburu teklatuetan, Aitor Zabaleta baxua eta Ander Zubillaga gitarra jotzen eta Dj Zigor DZ.